XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Komunismoaren erroakBatere gogoetatzen delarik, gizonak arrangura berak ditu: bizitzeko ogia bezen baitezpadako du egia. Egia hori nahi du galde handi batzuen gainean. Zer ari gira eta norat ari? Zerk geramatza?...
Beren ustez, komunizten ebanjelio berriak egia emaiten dauku, harrokatik ura bezen garbi.
EBANJELIO BERRIAGeroago eta abilago, gozoago, ususago. Ura mendiari heldu den bezen segur, gu patarrari goiti ari oldar horrek, gizonak direno, eremanen ditu mailez-mail, hatsaren hartzeko.
Gizonaren makhur guzia da munduaren osoki nagusi ez izaitea: urari, suari, lurrari eta gauzen indar itsueri ez daki manatzen. Horien meneko da eta gerthatzen zako azpian lehertzea... Bainan, ororen segeretuen bilhatzen ari da, guziez jabetzeko eta hobeki baliatzeko.
Biba jakitatea! Hak emaiten daizku eletrika, tresna mota guziak eta, jakitateak bere lana bururatuko duelarik orotarat hedatuz, orduan gizona izanen da gauzen nagusi, egiazko jainko. Gizona da jainko bakharra.
Denbora berean, gizonak lagnotuko dira. Beste gauzentzat bezela, aski da jakitea gizonen arteko batasuna zer mekanika mota den eta mekanika hori behar den bezala alhatu-eta, ez da izanen bakerik eta elgarren amodiorik baizik.
Orduan, gizonak batzu besteentzat bildots eta mundu guzia beren azpiko, orduan izanen da lurreko parabisua. Parabisu segura, ez eta erlisioneak hitzemaiten duen beste nunbeiko zerua. Guk ez dugu ikhusiko lurreko zorion hori, ez baigira bidean baizik; banian oruan bizi direnek gozatuko dute.
Langilek behar dute elgar aditu, komunizten oldarrean sarthu, parabisurat lasterrago heltzeko. Jo muthurrean traba guzieri: Marx-ek dio odol ziphutik phiztuko eta mundu berria. Hortakotz, bi etsai badira bereziki lehen bai lehen garbitzeko: langileak beren azpiko dauzkatenak eta erlisionea, Jainko bat badela diona gizona baino gorago eta lur huntaz kanpo zoriona hitzemaiten duena.
Bai ala ez? Beren balentrian lurreko parabisua erakutsirik eta hitzemanik, komuniztak ez dira ohartzen ere eskain eta eskua gibelarat egiten daukutela. Alde batetik gizonek bethi mendiari gora doazi, kaskorik ez duen mendi bati gora, sekulan ez delakotz bururatuko goiti iragaitea. Bestaldetik:
Beraz gizonak iduri du
Ez da harritzeko mementoa, komunizmoaren umetarik zonbeit lotsa beltz batean sarthu badira: mundu hunek ez duela ez burururik, ez buztanik eta bethikotz etsitzeko dela, gauza guziak ifrantuz direlakoan.
Eta futcho komuniztek fede osoa galdatzen dute beren zeru hura baithan. Girichtinoak ez gira zakhurrentzat ere on ikhusten ez ditugun Jainkoan eta zeruan dugulakotz sinhestea. Bainan, heiek bardin sinhetsi behar sekulan ikhusiko ez duten zeruan!!!
Bainan jakitatea gidari mundu huntan? Jakitateak gizonak amultsu bilhakarazten? Zer ilharra! Ez dugu urrun behatzearen beharrik ikhusteko jakitatea ongirat eta gaizkirat bardin lerrakoz dela. Oraiko gerlak ere jakitateak tresnatuak dira...
GARRALDA.